Dokumentala egiteko behar duten finantzaketa lortu dute
Kortxoeneari buruzko ikus-entzunezkoa osatu ahal izango dute jendearen babesari esker.
‘Kortxoenea, irautea sortzea delako’ dokumentala egin ahal izateko 4.000 euro bildu dituzte Karena plataformaren bidez. Dokumentala egiteko oinarrizkoak diren zenbait gastu ordaintzeko behar zuten dirua: filmaketa, edizio eta postprodukzio lanak, dokumentalaren kopiak, banaketa… Helburua lortu duten arren, asteazkena arte diru ekarpenak jasotzen jarraituko dute. Dokumentalaren DVDa 10 euroren truke eros daiteke oraindik Karena plataforman. Ikus-entzunezkoa aurretik plazaratutako bi lanen jarraipena da: 2005ean argitaratu zen Donostia 2 urtez okupatuz dokumentala eta Donostia 28 urtez okupatuz hiriko okupazio esperientziak biltzen dituen liburua.
Crowdfunding kanpaina bukatzeko bi egun geratzen dira, baina jada lortu dute helburua.