AHTaren kontrako manifestazio nazionala egingo dute Donostian, ekainaren 13an
AHTaren eraikuntza lanak gelditzeko eskatu dute gaur Bilbon hainbat eragilek, eta herritarrak deitu dituzte Abiadura Handiko Trenaren kontra mobilizatzera.
Maiatzaren 30eko goizean, mendi martxa bat egingo dute Atxondon (Bizkaian) eta arratsaldean ekitaldi bat; ekainaren 13an, berriz, AHTaren kontrako manifestazio nazionala egingo dute Donostian. Azaldu dutenez, mobilizazioez gain hainbat informazio ekimen egingo dituzte maiatzean zehar Hego Euskal Herriko zenbait lekutan. AHT gelditu Orain! Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki! lelopean abiatu duten kanpainaren barne egingo dituzte mobilizazioak.
Deitzaileen artekoak dira, besteak beste, AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu!, Ekologistak Martxan, Berriotxoak, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Gazte Abertzaleak, Askapena, ATTAC, eta LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CNT, Euskadiko CGT/LKN eta HIRU sindikatuak.