Donostiako liburu dendek beren postuak zabaldu dituzte Gipuzkoa plazan, Liburuaren Egunean.
Liburuaren Egunean postuak zabaldu dituzte dendariek. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Danele Sarriugarte Elgoibarreko idazleak eta Parnoush Saniee iraniarrak irabazi dute aurtengo Zilarrezko Euskadi Saria. Sarriugarteren
Erraiak eta Sanieeren
El libro de mi destino saritu dituzte aurten liburu saltzaileek. Hain zuzen ere, Sarriugartek iazko udaberrian kaleratu zuen
Erraiak bere lehen nobela Elkar argitaletxearen bitartez.
Liburuaren Nazioarteko Egunean eman ohi da saria, eta aurten ere, Gipuzkoa plaza saltzaile postuekin bete dute Donostiako liburu saltzaileek. Beren postuak ilaran jarri dituzte plazako arkupeetan, eta egun guztian zehar bisitariak eta erosleak hurbildu dira bertara.
Horrekin batera, umeek ipuin kontalarien jardunaz disfrutatu dute, eta liburu aurkezpenak, haurrentzako tailerrak eta deskontuak eskaini dituzte egun berezi horretan.
-
-
Gipuzkoa plazako arkupeetan jarri dituzte postuak. (Argazkia: A. Urrutikoetxea)
-
-
Umeek ere Liburuaren Egunaz disfrutatu dute. (Argazkia: A. Urrutikoetxea)