Ehun proposamenetan banatu du hauteskunde programa Bilduk
Bihar aurkeztuko dute egitaraua, ekitaldi irekian.
Herritarren udala: Administrazioa eraldatzeko apustua egingo dute, auzoen proposamenei lehentasuna emanez eta pribatizazioaren aurrean publikoa babestuz.
2) Balioekin konpromisoa hartutako herria: Hiria hezitzeko tresna bezala ulertzen dute, berdintasuna, aniztasuna eta tolerantzia bezalako balioak ikasteko. Ikuspegi feminista, gazteak eta helduak dira helburuak.
3) Ekonomia pertsonen zerbitzura: Ekonomia sustatzearen garrantzia aipatu dute, beti ere, alderdi soziala zainduta. Baliabideak pertsonen zerbitzura jartzeko garrantzia azpimarratu dute, eta batia tokiko sektoreak indartzeko beharraz ere.
4) Hiria denontzako bizigune jasangarria: Ingurumena eta mugikortasuna sartuko lirateke atal honetan.
5) Donostia Euskal Herrian eta munduan: Hemengo kultura oinarri hartuta, hiria kulturen topaleku izateko helburua aipatu dute. Euskara sustatzeaz ere mintzatu dira, eta baita oroimen historikoa lantzeaz ere.
Juan Karlos Izagirre alkateak eta Amaia Amirall Bilduko ordezkariak hauteskundeetako programa aurkeztu dute. Guztira ehun proposamen bildu dituzte, bost ardatzetan banatuta. Bihar egingo dute aurkezpen ekitaldia, EH Bilduk Ramon Maria Lili kalean duen egoitzan, 18:30ean. Ekitaldi irekia izango da. Horrekin batera, datozen egunetan hainbat ekitaldi partehartzaile egingo dituzte auzoetan.
Izagirreren esanetan, azken lau urteetan udal gobernuak urratsak egin ditu, eta etorkizunean hasitako bidea jarraitzeko asmoa dute: “Politika egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi dugu, auzoetara begira jarri gara eta hiritarra aktiboagoak izatea lortu dugu”. Ezkerreko baloreak defendatzen jarraituko dutela adierazi du: “Ez dugu murrizketarik egingo arlo sozialetan, eta baztertuak lehenetsiko ditugu”. Horrekin batera, hiria euskalduntzeko helburua azpimarratu du.
Amirallek aurkeztu du programa, eta bost ardatzetan banatu du, ehun proposamenak herritarrekin parte hartuta definitu dituztela adieraziz. Bost puntuek elkarren artean koherentzia bat dute ordezkariaren esanetan: “Orain, gure proposamena herritar guztiei helaraztea da helburu nagusia, denen artean eraikitako programa izan dadin”.
Hauek dira zehaztutako bost ardatzak:
1)