Euskara Zerbitzuarekin lankidetza harremana hitzartu dute.
Juan Karlos Izagirre alkateak eta Euskara arduradun Nerea Txapartegik udaletxean egin zuten agerraldia, aurreko astean. (Ane Urrutikoetxea)
Euskara Zerbitzuaren eta udalak dituen entitate publikoen arteko lankidetza hitzarmena adostu dute, izaera publikoa duten udalaren erakunde publikoetan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin. Horrela, Donostia Kulturan, DBUS Donostiako Tranbia Konpainian, Donostia Turismoan, Donostiako Sustapenean, Polloe Hileta Zerbitzuetan eta Donostiako Etxegintzan euskararen normalizaziorako lana egingo dute. Helburu nagusia Donostiaren berreuskalduntze prozesua indartzea da.
Udalaren erakunde autonomoek dagoenek indarrean dituzte euskararen erabilera planak, esate baterako, Donostia Kirolak, Musika eta Dantza Eskolak eta Udal Informatika Zentroak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoek berriz, euskara eta gaztelaniaren erabilera bermatu behar dute herritarrekin harreman zuzenak dituzten zerbitzuetan.
Etorkizunean, hitzarmen honi esker, udal erakunde zein enpresa publiko bakoitzak hizkuntza normalizazio planaren diseinua, onarpena eta garapena bere gain hartuko ditu eta Euskara Zerbitzuak, bere aldetik, aholkularitza eskainiko die horretarako.
Horrela, Donostia Euskararen Hiria bihurtzeko bidean hiru plan nagusiak bideratu dituzte: hiriaren euskalduntzea bultzatuko duen 2015-2019 Euskararen Plan Orokorra, udal barnean eta bere erakunde autonomoetan euskararen erabilera bultzatuko duen 2013-2017 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta, azkenik, udalaren menpeko izaera publikoa duten sei enpresen euskalduntzea bultzatzeko duten sei hitzarmenak.
Modu honetan Donostia Euskararen Hiria bihurtzeko bidean hiru plan nagusiak bideraturik geratu dira: Udalaz kanpoko hiriaren euskalduntzea bultzatuko duen 2015-2019 Euskararen Plan Orokorra, Udal barnean eta bere erakunde autonomoetan euskararen erabilera bultzatuko duen 2013-2017 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta, azkenik, Udalaren menpeko izaera publikoa duten sei enpresen euskalduntzea bultzatzeko duten sei hitzarmenak.