Udal gobernuak aurreko astean egin zuen proposamena.
Zorroaga eliza. (Argazkia: Oarsobidasoko Hitza)
Azkenean ezingo dira Zorroaga elizan hileta zibilak egin; udal gobernuak goizean bildutako Patronatura eraman du proposamena, eta oposizioak ezezko botoa eman dio.
Udal Gobernuak bigarren aldiz proposatu du Zorroaga elizaren erabilerak handitu eta espreski hileta zibilak egiteko aukera, izan ere, iaz elizan bertan Nestor Basterretxearen agur zibila bertan egin zuten.
Jon Albizu Ongizateko zinegotzi eta Zorroagako presidenteordearen esanetan, udal gobernuak egoki ikusten du erabilerak handitzea eta eliza gehiagotan erabiltzea: “Oposizioak ez du onartu hileta laikoak egiteko aukera, eta herritarrek gero eta gehiago eskatzen duten zerbitzu bati erantzuna emango liokeen espazio bat”.
Zinegotziak gogora ekarri du Zorroagako enpresa komiteak ohar bat iragarri zuela publikoki Zorroaga elizan erabilerak handitu eta hauen artean hileta zibilak egiteko aukeraren alde.