Bizitza "musikatuko" dute larunbatean
Emusik jaialdiaren inaugurazio ekitaldiaren entsegua egingo dute, 17:00etan, Anoeta estadioan.
sarean edota Anoeta estadioan bertan, 15:00etatik 17:00etara bitarte. Publikoak emanaldian parte hartu eta integratzeko, ekitaldian abestuko diren lau abestien hitzak, koreografiak ikasteko azalpenak edota musika tresnak eskuz sortzeko bideoak eskuragarri izango dituzte Musika eta Dantza Eskolaren webgunean.
Larunbatean bertan egun osoko egitaraua prestatu dute Errenterian, Emusik jaialdiaren entseguarekin bat eginez. Hala, Musikaldia jaialdiaren XII. ekitaldia ospatuko dute Errenterian, Musika Eskolen Elkarteak antolatuta. Euskal Herriko 46 musika eskoletako 3.000 ikaslek hartuko dute parte, herrian zehar ezarritako 9 agertokietan. Gazte horiek guztiak Anoeta estadioan izango dira arratsaldean.
Hiru egunetako jaialdia
Emusik Europako Musikari Gazteen Jaialdia da, eta Donostian izango da haren hamabigarren edizioa, maiatzaren 5etik 8ra. Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatutako jaialdi honek, Donostia Europako Kultur Hiriburua izango dela hizpide hartuta, Europa eta Euskal Herriko 20.000 musikari gazte baino gehiago bilduko ditu hirian, eta horiek 400 kontzertutik gora eskainiko dituzte hiru egunetan, Euskal Herriko beste hainbeste musikarirekin batera.
Maiatzaren 6an, goizean, makro-inaugurazioa izango da Anoeta estadioan. Bertan, parte hartzaile guztiek batera musika eta dantza ikuskizuna egingo dute. 70 agertoki baino gehiago izango dira lurralde osoan, Bilbotik Baionara, Iruñetik igarota, eta, larunbat gauean, itxiera ekitaldia izango da Zurriolako hondartzan, partaide guztiek kalejira egin ondoren.
EMUSIK prozesuak Europako kideekin harremanetan jartzeko aukera emango die Euskadiko musika eskoletako irakasle eta ikasleei. “Jaialdi honen bitartez, Europak erakutsi ahal izango du herritar kulturalki aktiboak dituela, kontsumitu ez ezik kalitatezko musika sortu eta interpretatu ere egin dezaketen herritarrak. Musikak batu egiten gaitu, eta Europako eta nazioarteko hizkuntza komuna da, herritar guztiak senidetzen eta hobetzen gaituena. Musikarik gabeko Europa ezinezkoa litzateke, eta kalitatezko musika hezkuntza da Europak behar duen ikurretako bat”, adierazi dute antolatzaileek.
Emusik bi edo hiru urtean behin egiten da Europar Batasuneko estatu kide batean. Maiatzean izan ohi da, eta Europako musikari gazteen topaketa handiena da. Aurrekoak honako tokietan izan dira: Munich, Alemania, (1985); Estrasburgo, Frantzia, (1989); Eindhoven, Holanda (1992); Budapest, Hungaria (1995); Bartzelona, Katalunia (1998); Trondheim, Norvegia (2000); Berna, Suitza (2002); Malmö, Suedia eta Kopenhage, Danimarka (2004); Budapest, Hungaria (2007); Linz, Austria (2009), eta Emilia Romagna, Italian (2012). Donostian 120.000 ikusle eta 10.500 musikari egotea aurreikusten dute.
Emusik jaialdiak Europako 10.000 musikari gazte baino gehiago bilduko ditu, 2016ko maiatzan. Euskal Herriko beste ikasleekin batera kontzertuak eskaintzeaz gain, hiru egunetan zehar eurekin bizitzeko aukera ere izango dute. Jaialdiari hasiera emateko, inaugurazio ekitaldi bat egingo dute, Anoeta estadioan. Bada, Anoetan bertan eta 17:00etalarunbatean ekitaldi horren entsegua egingo dute, Anoetan bertan, 5.000 musikari eta dantzarien parte hartzearekin. Halaxe azaldu dute gaur goizean Donostia 2016ren zuzendari Pablo Berastegik, Donostiako Udaleko Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok, Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Mikel Matek, ikuskizunaren zuzendari artistiko Olatz Beobidek eta Errenteriako Udaleko alkate Julen Mendozak.
“Emusik jaialdi berritzaile bat da, esperimentaziotik lan egiten duena; eta, horretarako, laborategi moduko batzuk ditugu. Horietako batek kontzertu baten itxura izango du, larunbaterako prestatu duguna, hain zuzen ere”, azaldu du Berastegik. Honela, 2016an ospatuko duten jaialdiko inaugurazioa nolakoa izango den ikusiko dute larunbatean, ekitaldiaren baitan dauden elementu guztiak frogatuz. “Inuagurazio ekitaldirako prest egon nahi dugu, eta modu honetan, adibidez, espazioaren logistika ikusi ahal izango dugu”. Gainera, ekitaldia amaitzean, ebaluazio galdetegiak ere banatuko dituzte, bertaratzen direnek euren iritziak, hobekuntzak edota aldaketak proposa ditzaten.
Europaren Egunaren harira, dantzari talde batez lagundutako 5.000 musikaritik gora arituko dira larunbatean Anoeta estadioan, Juan Jose Oconen zuzendaritzapean eta Olatz Beobideren koordinazio artistikoaren laguntzarekin. 17:00etatik aurrera arituko dira, eta ordubetez lau abesti joko dituzte: San Sebastian Martxa (Raimundo Sarriegi), Txantxon Piperri (Buenaventura Zapirain), Europako Ereserkia eta Musikatu bizitza jaialdiaren abesti ofiziala. Horietaz gain, Agurra ere abestuko dute, modu parte hartzaile batean, txistulari, trikitilari eta dantzarien laguntzarekin.
Entseguan parte hartzeko interesa duen herritar orok crowdfunding bidez gonbidapen bat lortu ahal izango du. Bost euroko ekarpenarekin, pertsona bakoitzak gonbidapen bat eskuratuko du, Fnac dendan,