Lasterketa hasi da
Behobia-Donostia webgunean. Motel doa ataria, milaka pertsona sartu baitira dortsal bat ziurtatzeko. Behin-behineko izena ematearekin, datu gutxi batzuk jarri eta gero, tokia ziurtatzeko aukera dago; dortsala behin betiko lortzeko, berriz, datozen egunetan egin behar da ordainketa, galdetegi zehatzago eta zabalago bat erantzun ostean, lasaiago, presarik gabe kasu honetan.
Fortunak antolatutako lasterketa azaroaren 8an izango da aurten.
Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko izena emate orokorra ireki dute eguerdian. Azken bost urteetan gutxienez hiru aldiz parte hartu duten korrikalariek izan zuten izena emateko aukera duela aste batzuk; orain, ordea, hamar mila dortsaletik gora jarri dituzte gainontzeko korrikalarien eskura. Lasterketa hasi dela esan daiteke, iaz 24 ordutan agortu baitziren dortsal guztiak. Horrenbestez, azkar ibili ezean, lasterketaren irteera puntuan izateko aukerarik gabe geratuko dira asko eta asko.
30.701 pertsonek eman zuten izena iaz. Aurten 3.000 dortsal gehiago jarri dituzte aukeran, hainbat modutan; izena emate arrunta, sorta turistiko moduan, promozio gisa… Eguerdian puntu puntuan ireki dute izena ematea