Lankidetza hitzarmena sinatu dute sustapenak eta Ostalaritza Elkarteak.
Ostalaritza Elkarteko lehendakari Mikel Ubarretxenak eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek sinatu dute hitzarmena. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Sustapenak eta Ostalaritza Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, sektorea indartu eta lehiakortasuna bultzatzeko. Sustapenak 35.000 euro inbertituko ditu sektorean, aholkularitza garatu, kontratazioa sustatu eta proiektu estrategikoei babesa emateko. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruiztek eta Ostalaritza Elkarteko lehendakari Mikel Ubarretxenak sinatu dute hitzarmena gaur.
Ubarretxenak azaldu duenez, tokiko ostalaritzari bultzada eman eta kalitatea mantentzea ahalbidetuko du hitzarmenak: “Ostalaritza hiriaren termometroa da; jendeak kontsumitzen badu, kalera irteten bada eta tabernak betetzen baditu, krisi ekonomikoa gainditzen ari garen seinale da hori”. Ubarretxenaren arabera, iaz 16 denda itxi ziren Donostian bataz-beste: “Denda txikiak dira ixten ari direnak, belaunaldi aldaketarik ez dutelako egin edo negozioak amaitu dituztelako; aldiz, enplegua hazi egin da, sortu diren merkatalguneak handiagoak eta profesionalagoak direlako”.
Ruizen esanetan, lankidetza hitzarmeak Donostiako sektore garrantzitsuenetako bat indartuko du: “Hiriko merkatalguneen % 50 ostalaritzari lotuta daude, eta erabat estrategikoa da, kontuan hartuta turismo gastronomikoak duen garrantzia”. Horrela, hiru estrategia eremutan banatu dute hitzarmena: enplegua, ekintzailetza eta lehiakortasuna.
Enplegua
Zinegotziak azaldu duenez, ostalaritzan 6.346 lanpostu zuzen sortzen dira hirian, eta jarduera ekonomikoaren %7a betetzen du sektoreak. Gainera, iaz 150 lanpostu sortu zituzten sektorean, eta auten hitzarmenari esker, 175 lanpostu berri sortu nahi dituzte. Horrekin batera, 20 proiektu babestuko dituztem ekintzaileak eta hazkunde aukerak dituztelako.
Lehiakortasuna
Donostia 2016 ostalaritzarekin ere lotuta egongo denez, hainbat hobekuntza egingo dituzte taberna eta jatetxetan, haien irudia hobetu eta lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin. Besteak beste, QR kodeko proiektuak zabalduko dituzte 70 dendetan. Horrekin batera, Punto Dendan sustapenetako eta berrikuntzarako espazioa egingo diote ostalaritzari.
Ekintzailetza
Prestakuntza da hitzarmenaren beste helburuetako bat, eta horretarako GuztiONA nekazaritzako elikagaien klusterrarekin jarriko dira harremanetan, Villa Yeyette egoitzan ekitaldiak eta jarduerak antolatuz. Azkenik, sustapenak ikerketa bat egingo du 2016 urteak turismoari begira izango dituen ondorioen inguruan, bultzatutako proiektuek irakortasuna eta lurralde arteko kohesioa izan dezaten.