Charlie & The Colours bandaren lehen lana izango da; Iker Lauroba eta Iñigo Asensio donostiarrak proiektu honetako kide dira.
Nerea Lizarralde
Crowdfunding kanpaina baten bidez lehen diskoa kaleratzeko laguntza eskatu du Charlie & The Colours taldeak. Grabaketa eta nahasketa gastuei aurre egin, musikarien kolaborazioak eta diskoen edizio eta kopiak ordaintzeko behar dute laguntza. Gastu horien zati bat beraiek ordainduko dute azken urte honetan zehar emandako kontzertuei esker lortutako diruarekin. Charley Atkey musikariak konposatu ditu abestiak, eta urtebetez zuzenean aritu da talde gisa jotzen Iker Lauroba (kontrabaxuan), Iñigo Asensio (eskusoinu eta pianoan) eta Oriol Floresekin (baterian). Bonsai Tree izena izango du beren estudioko lehen lanak. Hainbat kolaboratzaile izan dituzte: Xabier Zeberio (harizko konponketa, biola, biolin eta nickelharpa), Jokin Garmendia (biolontxeloa), Luis M. Moreno Pirata (tronpeta), Santi Fernandez (haizezko konponketa) eta Amaia Azpiazu (koroak).
Diskoa ekainaren 5ean, Dokan eskeiniko duten zuzenekoan aurkeztuko dute. Crowdfunding kanpainaren helburua lortzeko azken bultzada behar du musika taldeak.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea