Jamie Cullum DJ gisa ariko da Zurriolako hondartzan
Jimmy Cliff, Gregory Porter eta Lee Fields ere izango dira Jazzaldiko Agertoki Berdean.
Jazzaldiaren 50. ekitaldia, eta jada prest dute Zurriolako hondartzan, Agertoki Berdean, zuzenean ariko diren taldeen egitaraua. Bederatzi kontzertu eskainiko dituzte bertan, doan. Jamie Cullum DJ gisa ariko da, Lee Fields eta Gregory Porter-en ahots beltzek jazz eta soul erritmoan kantatuko dute eta reggae zaleek mito bizi baten emanaldiaz gozatu ahal izango dute, Jimmy Cliff etorriko baita Zurriola hondartzara. Earth, Wind & Fire historikoak ere izango dira, Al McKay buru dutela. Indie estiloaren hiru ordezkari ere izango dira: LoneLady britainiarra, Neuman espainiar taldea, eta KAKKMADDAFAKKAko norvegiarrak. Donostiako rock talde batek ere joko du Zurriola hondartzan, goranzko ibilbidea egiten ari diren Bullet Proof Lovers. Milaka pertsonaren aurrean jotzeko aukera izango dute. Kurt Baker (ahotsa), Gonzalo Ibáñez (baxua), Luiyi Costa (gitarra, koruak), Juan Irazu (gitarra, koruak) eta Joseba Arza (bateria) dira Bullet Proof Lovers. Beste talde batzuetako zenbait kidek –Nuevo Catecismo Catolico, Discipulos de Dionisos, Txorlitohead, Ladislao, Señor No…– eta Kurt Baker iparramerikar abeslariak osatutako Donostiako super-banda. Taldearen soinua rock gogorraren eta power poparen nahasketa bat da, baina punkaren indarrarekin eta urgentziarekin.
EGITARAUA: AGERTOKI BERDEA.
Uztailak 22 (asteazkena)
20:30 Jamie Cullum (DJ)
21:30 Earth, Wind & Fire Experience feat. Al McKay All Stars
24:30 Jimmy Cliff
Uztailak 23 (osteguna)
21:30 Neuman
24:30 Gregory Porter
Uztailak 24 (ostirala)
21:30 LoneLady
24:30 KAKKMADDAFAKKA
Uztailak 25 (larunbata)
21:30 Bullet Proof Lovers
24:30 Lee Fields & The Expressions
Uztailan iritsiko da