Musika eta Dantza Eskolan izena emateko epea zabaldu dute
Maiatzaren 22a arte egongo da aukera 2015-2016 ikasturtean aldez aurretik izena emateko.
eskolaren webgunearen bitartez. Ekainaren 1ean zozketa publiko bat egingo dute, eta ekainaren 3an behin-behineko onartuen zerrendak eta itxaron zerrendak argitaratuko dituzte.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan aldez aurretik izena emateko epea zabaldu dute, eta maiatzaren 22a bitarte izango dute herritarrek 2015-2016 ikasturtean izena emateko aukera. Hala azaldu dute gaur goizean Kultura zinegotzi Naiara Sampedrok eta Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Mikel Matek. Sampedrok adierazi duenez, “sekula baino indartsuago eta gogotsuago dugu Musika Eskola”. Izan ere, aurtengo helburuetako bat ahalik eta herritar gehienengana iristea da, eta egungo ikasle kopurua (2.100) handitu nahi dute.
Bestalde, Euskal Dantzari bultzada eman nahi dioten heinean, prezio hobeak eta aukera gehiago egongo dira alor horretan. Iaz astean bitan bakarrik eskaini ziren eskolak, eta orain asteko bost egunetan eskainiko dira. Egiako kultur etxearen laguntzarekin lortu dute eskaintza indartzea, Egiako egoitzan izango baitira Euskal Dantzako eskolak, dantzari zuzendutako eraikin berria prest egon arte. Gainera, datorren ikasturtean ez da prezio igoerarik egongo, Euskal Herriko Musika Eskolek Eusko Jaurlaritzarekin lortutako adostasunari esker.
Izena emateko ez dago adin tarterik; beraz, nahi duen orok Musika eta Dantza Eskolaren bulegoetan egin dezake (Atotxa, Altza, Intxaurrondo edo Egian) edo