Covitek 73 plaka jarri ditu Donostian hildakoen omenez
Donostiako Udalak iaz hartu zuen konpromisoa ez duela bete iritzita erabaki du plakak jartzea.
ETAk eta beste zenbait taldek Donostian hildako 96 herritarren omenez, 73 plaka jarri ditu Covite elkarteak Donostiako hainbat kaletan. Larunbat gauean jarri zituzten oroigarriak, hilketak izan ziren tokietan. Elkarteko lehendakari Consuelo Ordoñez, lehendakariorde Laura Martin eta beste hainbat kide aritu dira zeregin horretan.
Martinen esanetan, “desobedientzia zibila” egin dute plakak jarrita. Izan ere, Coviteren arabera Donostiako Udalak ez du bete iaz harturiko konpromisoa. Hau da, hilketak jazo ziren tokietan hildakoak oroitzea. Halaber, nabarmendu du berriro jarri dituztela urrian eta abenduan jarri eta gerora kendu egin ziren bi plaka. Elena Maria Moreno eta Miguel Paredesen omenezkoak, hain zuzen.