Lan txukuna egiten ari dira bertsolari donostiarrak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkatze fasean parte hartzen ari dira hiriko lau ordezkari
319 puntu), Unai Gaztelumendi añorgatarra (300 puntu), Manex Mujika amaratarra (276 puntu), eta Izarne Zelaia egiatarra (267 puntu). Bertsozale Elkartearen webgunean kontsulta daiteke behin-behineko sailkapena.
Joan den larunbatean, Zaldibian eta Antzuolan izan ziren saioak. Zaldibiako goizeko saioan, Aitor Urbieta izan zen txapelduna; Manex Mujika amaratarra hirugarrena izan zen, eta Izarne Zelaia egiatarra laugarrena. Arratsaldean, berriz, Maider Arregi nagusitu zen. Antzuolan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan zen garailea goizean, eta Egoitz Eizagirre arratsaldean.
Igandeko saioetako eszenatokiak, berriz, Hernani eta Bergara izan ziren. Hernanin, goizean, Jon Maia geratu zen lehen postuan, eta Unai Gaztelumendi añorgatarra hirugarrena izan zen, bigarren sailkatutik puntu erdira; Ane Labaka izan zen arratsaldeko irabazlea. Hala, lehen itzuliko saioak bukatu ziren. Bergaran, berriz, bigarren itzuliari ekin zioten; bertan, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan ziren goizeko eta arratsaldeko saioetako txapeldunak, hurrenez hurren.
Atsedena hartuko du txapelketak hurrengo asteburuan. Hala, maiatzaren azken asteburuan izango du jarraipena, beste zortzi saiorekin.
30 bertsolarik egingo dute aurrera
Fase honetan, bertsolari bakoitzari bere bi saioetan egindako puntuen batuketak emango dio puntuazio osoa; eta horren arabera osatuko dute sailkapena. Behin saio guztiak jokatuta, sailkapen orokorreko lehen 30 bertsolariek lortuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea. Irailaren 20an hasiko da txapelketa, eta dagoeneko sailkatuta daude beste 13 bertsolari batuko zaizkie.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hasi aurretik, lehen fasea jokatzen hasi dira 74 bertsolari, Gipuzkoa Bertsotan izenburupean. Fase horrek bi itzuli izango ditu, bertsolari bakoitzak bi saio izango dituelarik, bata goizez eta bestea arratsaldez. Lehenengo itzulia bukatu dute jada, joan den asteburuan Zaldibian, Antzuolan eta Hernanin jokatutako saioekin; eta bigarren itzulia ere hasi zuten Bergaran. Donostiako bertsolariei dagokienean, fase honetan parte hartzen ari dira lau kide, eta lehen saioetan puntuazio onak lortu dituzte: Asier Azpiroz zubietarra (