Disko berrirako abestiak grabatzen hasi da U.K. Bill
Añorgako taldeak hamar urte bete ditu aurten, eta udazkenerako lan berria prest izatea espero du
Garate estudioan, Martxel Arkarazoren gidaritzapean. Zehazki, diskoa bi zatitan grabatuko dute; lehen bost abestiak maiatzean bertan grabatuko dituzte, eta gainontzeko bostak irailean. Horrekin batera, bi bideoklip grabatuko dituztela aurreratu dute, Unai Arana eta Iñaki Chicoren gidaritzapean. Hala, ondo bidean, udazkenean argitaratuko dute disko berria. Bien bitartean, aurkezpen-biraren kontzertuak ixten ari dira. Taldeak ziurtatu duenez, abesti rockeroak eta indartsuak bilduko dituzte diskoan.
Honakoek osatzen dute U.K. Bill: Rafa Cabeza gitarrista eta abeslaria (Añorga, 1973), Unai Corral bateria jotzailea (Añorga, 1973), Iker Iparragirre baxua (Andoain, 1978) eta Oier Txoperena gitarrista (Gros, 1980).
Irutxuloko Hitzarekin bat
Urte berean jaio ziren U.K. Bill eta IRUTXULOKO HITZA, 2005ean. Hori dela eta, bat egin dute musika taldeak eta komunikabideak, ospakizunerako. Hala, astekariari eskainitako abesti bat sartuko dute añorgatarrek euren disko berrian, Gure hitza izenekoa. Añorgako zinean grabatu zuten bideoklipa duela hilabete batzuk, eta Youtuben ikusgai dago. Elkarrizketa zabala eskaini zion IRUTXULOKO HITZAk musika taldeari otsailaren 20ko astekarian.
U.K Bill taldeak hamar urteko ibilbidea bete du, eta urteurrena ospatzeko, disko berri bat prestatzen ari da. Dagoeneko prest ditu lehen abestiak Añorgako taldeak, eta grabaketari ekin dio Andoaingo