Hauteskundeei buruzko zenbaki berezia kaleratuko du IRUTXULOKO HITZAk astelehenean
Auzoetako emaitzak emango ditu, udal bozen informazio osoenarekin batera.
IRUTXULOKO HITZAk udal hauteskundeen jarraipena egingo du igandean, eta astelehenean gehigarri berezia argitaratuko du paperean. Udal bozen inguruko informazio osoena eskainiko du, eta Donostiako emaitzak auzoz auzo emango ditu. Zenbaki berezi honetan erreportaje landuak argitaratuko ditu: udalean izango diren aldaketei buruzkoa eta azken 36 urtean hiriak izan dituen alkateei buruzkoa, besteak beste.
Harpidedunek etxean jasoko dute udal bozei buruzko zenbaki berezia. Gainera, banaketa berezia egingo da hainbat gunetan: kultur etxeetan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Liburutegi Nagusian, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartean, Añorga Kultur eta Kirol Elkartean eta Garoa, Kaxilda, Hontza eta Elkar liburu dendetan.
Irutxulo.hitza.eus webgunean udal hauteskundeei buruzko atal berezia egin du IRUTXULOKO HITZAk. Donostian aurkeztu diren bederatzi hautagaitzen informazio guztia bildu du. Hauteskunde kanpainako irudiak, hautagaiak, eguneko albisteak eta informazio garrantzitsuena ematen ari da. Igandean ere jarraipen berezia egingo du zuzenean.