Añorgako pilotalekua berritzeko hitzarmen bat sinatu dute

Donostia Kirolak 160.000 euroko aurrekontua duen lanaren %50 jarriko du.
Anorga pilotalekua

Lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. (Argazkia: Donostiako Udala)

Donostia Kirolak eta Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Añorgako pilotalekuaren berritze lanak egin ahal izateko. Kirol elkarteak 160.000 euroko inbertsioa egiteko asmoa du: estaliko eranskin bat jarriko du harmailen gainean, kantxara ura sar ez dadin eta, modu horretan, pilotalekuaren erabilera optimizatuko da. Donostia Kirolak lanaren behin-betiko kostuaren %50 jarriko du, gehienez ere 80.000 euro ordainduz.

Kirol elkarteak, bere aldetik, pilotaleku hau pertsona guztiek erabili ahal izango dutela bermatuko du, eta Donostia Kirolarekin batera lan egingo du pilota sustatzeko Plan Estrategikoaren barruan egingo dituzten jardueretan.

Gainera, Añorga K.K.E.-k Donostia Kirolari lanak gauzatzeko proiektua aurkeztu beharko dio eta lanen lizitazioaren publizitatea bermatuko du. Horretarako, hiru enpresa ezberdinen aurrekontuak eskuratu beharko ditu eta kontratua objektibotasunez esleituko du.

Hiriko pilotalekuen egoera hobetzea eta pilotako kirol klubekin lankidetza guneak sortzea dira, besteak beste, egungo eusko pilotaren praktika sustatzeko Plan Estrategikoak dituen oinarriak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend