'Comete. Ihesbide sarea' erakusketa beste bi astez izango da zabalik
Ekainaren 14a arte ikusi ahal izango da San Telmo Museoan.
Piztu duen interesa dela eta, Comète. Ihesbide sarea ikus-entzunezko erakusketa San Telmoko Laborategian beste bi astez ikusi ahal izango da, ekainaren 14a arte. Orain arte izan den bezala, sarrera doakoa izango da. San Telmo Museoak, Bakearen Etxeak eta DSS2016k antolatua eta Morgancreak ekoiztua, erakusketa honek Comète sarean parte hartutako edo haien ondorengoekin egindako 30 elkarrizketa inguru biltzen ditu. Comète ezkutuko erakunde zibila izan zen eta II. Mundu Gerran zehar 800 bat iheslari lagundu zituen -gehineak aliatuak- Bidasoa ibaia zeharkatuz. Bidaia Bruselan hasten zen eta Paris, Baiona, edo Donostia bezalako hirietan zehar Gibraltarreraino iristen zen. IRUTXULOKO HITZAk Bigarren Mundu Gerraren arrastoak erreportajea argitaratu zuen San Telmo Museoan eta Aiete kultur etxean inauguratutako bi erakusketen harira.