Euskararentzat publizitate onik ez
Antiguako Erregezainen kaleko bizilagun batzuek etxean publizitaterik ez dutela jaso nahi adierazi dute beren atarian. Kartel batean idatzi dute oharra, gaztelaniaz eta euskaraz. Euskaraz, ordea, ez dute zuzen jarri, eta, zuzendu artean, euskarari ez diote inongo mesederik egiten. Zuzen ez idaztea publizitate eskasa da hizkuntza batentzat, zalantzarik gabe.