Dagoeneko plan berria entregatu dio Hirigintzari, erreformak egiteko pausoa emanez.
Anoeta kiroldegi berriaren maketa ikus daiteke argazkian. (Argazkia: Reala)
Anoetaren birmoldaketa lanak 2016ko maiatzean hasteko helburua gero eta gertuago dago kiroldegiko Administrazio Kontseiluaren arabera. Gaur goizean bildu dira, eta
Realak maiatzaren 15ean aurkeztutako exekuzio proiektua onartu dute.
Proiektuan definitu dutenaren arabera, pistak kentzea, 42.000 ikusle baino gehiagoko estadioa eraikitzea, eta UEFAren baldintzetara egokitzea dira helburu nagusiak.
Horrela, Anoeta Kiroldegiak egindako txostenak dioenaren arabera, proiektuak markatutako helburu eta planteamenduak betetzen ditu oinarrian. Anoeta Kiroldegiak
Hirigintzari eman dio plana, honek informatu dezan. Txosten hori egin ondoren, bere onarpena posible egiteko prozesua jarriko da martxan, lehenik Tokiko Gobernu Batzarrean, eta alegazioak aurkezteko epearen ondoren, Udalbatzan.