Kasernarat taldea ariko da Perlaken ordez Musika Parkean
Perlak taldeak ezingo du bihar jo osasun arrazoiengatik.
Kasernarat taldea. Hasiera batean Perlak taldeak jo behar zuen, baina osasun arrazoiengatik bertan behera utzi behar izan dute kontzertua. Horrrela, Les Fous taldearekin batera ariko dira Irun eta Orereta arteko hirukote artistikoa.
Musika Parkeanek, bestalde, aurrera jarraitzeko asmoa azaldu du, eguraldiak lagunduta. Beraz, euririk ezean, bihar 14:00etatik aurrera otarrak eta zapiak eramateko deia egin dute antolatzaileek. Urteko lehen Musika Parkean izando da, eta Altzako Tomasene zelaian egingo dute.
Informazio gehiago aurkituko duzue Musika Parkeanen webgunean.
Bihar eguerdian Musika Parkeanen ariko da