Gaur urtebete 150.000 lagunek eskuz esku lotu zituzten Durango eta Iruñea
Gure Esku Dago dinamikaren mobilizazioan, eta eskuz esku lotu zuten Uharte Arakil eta Hiriberri. Giza katearen 91. kilometrotik 97. kilometrora izan ziren. IRUTXULOKO HITZAk Sakanako kilometro horietan gertatutakoaren berri eman zuen luze eta zabal.
Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi erraldoia izan zen hura, eta geroztik lanean jarraitu du Gure Esku Dago dinamikak. Aurten ekainaren 21a izango da egun handia. Hautetsontzi erraldoi batzuen bueltan egin nahi dute erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan jai bana egingo dute egun horretan, Gaurko hautetsontzia, biharko erabakia lelopean. Donostiako jaiaren gune nagusia Anoeta estadioa izango da.
Donostian, goizetik gauera izango da zertaz gozatua: 12:00etan giza-kate bat egingo dute herriz herri osatzen ari diren oihalekin, Urumeako sei zubietan; 17:30ean,berriz, Anoeta estadioan bilduko dira herritarrak. Anoeta estadioan arratsaldean egingo dute ekitaldi nagusirako bakarrik eskuratu beharko da sarrera, Internet bidez edo herriz herri banatutako guneetan. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute; 3 eta 15 urte arteko haur eta gaztetxoek 5 euro; eta 2 urtetik beherako haurrek doako sarrera hartu beharko dute.
Durangotik Iruñera egindako giza katean 150.000 lagun izan ziren eskutik helduta. Donostiari zegozkion zazpi kilometroetan 5.000 lagunek parte hartu zuten