Motorama eta Munlet zuzenean ariko dira Gernikako Arbolaren pasealekuan
Music Box Festibalaren bigarren emanaldia izango da ostiralekoa.
Music Box Festibalak musika kaxa bihurtuko du ezohiko gune hau -maiatzean 2016 gunearekin egin zuten bezala, orduan Devendra Banhart musikariak jo zuen-. Motorama errusiarren eta Munlet mendarotarren omenaldiez gozatu ahal izango dute musika zaleek. Perlak taldea jotzekoa zen emanaldi honetan, baina taldekide bat gaixo dagoenez, ezingo dute parte hartu. Music Box Festibalaren filosofiari eutsiz, leku bakoitzeko pertsona edo taldeekin egingo dute lan, eta Arkitektura Eskolako ikasleekin batera, eremua moldatuko dute, musika kutxa bihur dadin -Ginmusicak antolatutako Donostia 2016ren jaialdia da-. Doako emanaldia izango da, Gernikako Arbolaren pasealekuak onartzen duen edukiera mugatuarekin.
Gipuzkoako Arkitekto Teknikoen Elkargoaren terrazan, zuzeneko musika hasiko da bihar, ostirala, 19:00etatik aurrera.