Poesia musikatu emanaldi bat eta solasaldi bat eskainiko dituzte astelehenean eta asteartean, hurrenez hurren
Arantza Urkia, Donostiako Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria, Pello Otxoteko, Aritz Gorrotxategi eta Juan Ramon Makuso poetekin batera. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak antolatu ditu Donostia Kulturak zortzigarren urtez, hainbat poetekin kolaborazioan. Datorren astelehen eta asteartean emanaldi berezi bana egingo dute, eta horien berri eman dute. “Elkarlan garrantzitsua da, poesiari babesa ematen diolako”, adierazi du Liburutegi Zerbitzuetako zuzendari Arantza Urkiak.
Zehazki, astelehenean, musikaz lagundutako poesia errezitaldi bat eskainiko dute, Pako Aristi, Amaia Lasa, Emilio Varela eta Antonio Hernandez poetek, Jon Makusoren biolinaren laguntzarekin; euskaraz eta gazteleraz izango da emanaldia, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean. Bestetik, asteartean, Pako Aristiren inguruko solasaldi bat eskainiko dute Antonio Hernandezek eta Juan Ramon Makusok, gazteleraz, San Jeronimo kaleko kriptan, 19:30ean.
Urtero legez, manifestu bat ere aurkeztu dute poetek. Aurtengoa idatzia Greziarekin lotu dute,
Greziarrak eta gu izenburupean.