Bihar hasiko dituzte kontratazioak.
Udaltzain gehiago jarriko dituzte udan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Udalak Udaltzaingoa indartzea erabaki du, eta horretarako, 75 agente berri kontratatuko dituzte, lan taldea handituz. Udal Gobernuak urte hasiera onartu zuen Udaltzaingoa indartzeko programa, eta hala, beste 44 agente kontratatuko dituzte udako lanak indartzeko, garai horretan ohikoa den errefortzua eginez.
Bihar hasiko dituzte udaltzain berrien kontratazioen leheno txanda. Guztira 31 hartuko dituzte, eta ekainaren 15 astelehenean hasiko dira lanean.
Gainontzekoak udan zehar kontratatuko dituzte.