Agur Larratxoko jaiei; ongi etorri, Antigua eta Herrerakoei
Jai batzuk badoaz, beste batzuek hasi besterik egin ez dutenean. Antiguaren kasua da hori. Datorren asteburuan eta ondorengo egunetan gertatuko denaren aurrerapen bat besterik ez dute eskaini oraingoz; urrutira joan beharrik gabe, igandean, esaterako, hainbat dantza taldek Antiguako kaleak hartu dituzte kalejiran.
Herreran ere egon da zer gozatu, jaiak oraindik hasi ez diren arren. Antiguan San Joan ospatuko dute; Herreran, berriz, San Luis. Argazki galerian, Larratxo eta Antiguako jaietako irudi batzuk, igande goizean hartutakoak.