Zarauzko lehietan hirugarren eta seigarren postuetan bukatu zuen, joan den asteburuan
Donostiarrako arraunlariak, Zarauzko uretan. (Argazkia: Klausser/Picasa)
KAE-1 Ligako ohorezko txandan aritzea garesti egongo dela argi geratu da joan zen joan den asteburuan. Zarauzko jardunaldi bikoitza jokatu zuten ligako hamabi traineruek, ligari hasiera emateko, eta ontzi askoren arteko parekotasuna nabaria izan zen. Getaria izan zen irabazlea bi egunetan, Zarauzko bandera eskuratuz; eta Donostiarrak hirugarren (20 minutu 20 segundo ) eta seigarren (20:27) postuan bukatu zuen, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren. Hala, sailkapen orokorreko bosgarren postuan dago, Pedreñarekin berdinduta, 17 punturekin.
Datorren asteburuan Elantxoben jokatuko dute KAE-1 Ligako hirugarren jardunaldia. Estropadak igandean izango dira, 12:00etan, eta bertan, Grupo Idar bandera egongo da jokoan. Donostiarra bigarren txandan lehiatuko da, Ondarroa, Zumaia eta Santurtzirekin batera. Hala, ohorezko txandan sartzekotan, oso lan fina egin beharko du taldeak.
KAE-1 LIGA. SAILKAPEN OROKORRA
- GETARIA-24 puntu
- LEKITTARRA-19 p.
- DEUSTU-17 p.
- PEDREÑA-17 p.
- DONOSTIARRA-17 p.
- ONDARROA-16 p.
- ZUMAIA-16 p.
- SANTURTZI-9 p.
- ZARAUTZ-9 p.
- ORIO-6 p.
- ELANTXOBE-4 p.
- SANTOÑA-2 p.
Emakumeak ere lanean
Emakumeen Gipuzkoako VI. Traineru Liga ere joan den asteburuan abiatu zen. Donostiarra-Arraun Lagunak 50. urteurrena Pasaian eta Zarautzen jokatutako lehietan izan zen. Zazpigarren postuan bukatu zuen larunbatean, eta seigarren tokian, berriz, igandean. Zumaian izango du
Lugañene traineruak hurrengo estropada, igandean, 13:00etan.
Aulki mugikorrean aritu dira Donostia Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak, Sevillan
Aulki mugikorreko Espainiako Txapelketak jokatu dituzte asteburuan Sevillan. Bertan, Donostia Arraun Lagunakeko eta Ur-Kirolakeko ordezkariek parte hartu zuten. Arraun Lagunakeko emaitzarik onena zortziko beteranoak lortu zuen, txapelduna izan baitzen. Jubenilen bikoan, berriz, Katya eta Soniak zilarrezko domina eskuratu zuten. Urkikoei dagokienean, beteranoen zortzikoa 9. postuan gelditu zen; Mireia Sainz eta Maialen Alkortak osatu zuten biko jubenila, eta erraz irabazi zuten B finala; Ainara Goikoetxeak skiffean bosgarren postua lortu zuen B finalan.