Larrotxeneko ikasleek euren film laburrak eskainiko dituzte
Antzoki Zaharrean egongo da sorkuntza guztiak ikusteko aukera, ostiralean
Bideoaldia egiten. Ikus-entzunezkoetan berezitua dagoen kultur etxea da Intxaurrondo Zaharrekoa, eta urtero hainbat ikastaro eskaintzen ditu. Ikastaro horietan egindakoa erakusteko unea izaten da Bideoaldia urtero, eta aurtengoa, ekainaren 26an izango da, Antzoki Zaharrean. Emanaldiak 18:00etan eta 20:00etan izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiaren leihatilan bertan. “Urte osoko lana publikoarekin partekatzeko unea izaten da Bideoaldia, iritziak jasotzekoa. Fikzio lanak eta dokumentalak daude lanen artean eta kalitate onekoak dira”, adierazi du gaurko aurkezpenean Jorge Gil Larrotxeneko irakasleak.
Guztira, bederatzi ikastaro eskaini ditu aurten Larrotxenek eta 108 ikasle igaro dira bertatik. Hala, hamalau film labur osatu dituzte, horietako hamaika ikastaroetan bertan egin dituztenak, eta gainontzeko hiruak koprodukzioan. “Aurkeztuko ditugun lanak kalitate handikoa dira, eta baliabide gutxirekin egindakoak”, aipatu du Larrotxeneko zuzendari Agurtzane Aizpuruk.
Hogeita zazpi urte daramatza Larrotxene kultur etxeak
Musikenerekin elkarlanean
Larrotxene eta Musikene elkarlanean hasi ziren iaz. Hala, ikastaroetan osatutako film laburrei musika jartzen diete Musikeneko ikasleek. Aurten, pelikulei jarri diote musika, eta O. K. Correo izeneko filmean, esaterako, zuzeneko musika jarriko diote Musikeneko hamar ikaslek.XVII. Bideoaldia; ekainak 26 (Antzoki Zaharra)
18:00.- Intento de fuga
- Plan Vive
- Samina
- Musa
- La telaraña
- Karta astrala
- Las buenas compañias
- Marroi argia bezala
- La mujer de tus sueños
- Mezu bat hozkailuan
- Ate irekiak Uliako Mintegian
- Paralisis
- Brunilda
- OK. Correo