Martin Berasategi: "Donostiarraren norantza aldatzeko momentua da"
Hiriko traineruaren hiru babesle nagusiak aurkeztu dituzte eta datorren asteko estropaden berri eman dute
La Perlako kafetegian egin duten prentsaurrekoan: “Donostiarraren norantza aldatzeko momentua da”. Hiriko traineruaren babesle nagusien artean dago Berasategi, Donostiako Udalarekin eta Amenabar eraikuntza enpresarekin batera. “Berasategik urteak daramatza taldearekin, udalak traineruaren sorrera bultzatu zuen, eta Amenabar gutxienez bi urtez izango dugu gurekin”, argitu du Donostiarrako presidente Alberto Lopezek. Hala, hiru babesle nagusiek euren konpromisoa ziurtatzen duen kontratua sinatu dute komunikabideen aurrean, eta euren poza adierazi dute. Sukaldariaren ustez, oso beharrezkoa da arlo ekonomikoa bultzatzea, traineruaren kirol arloak aurrera egin dezan; “Urte guztian zehar babestu behar dugu trainerua; daukagun entrenatzailearekin eta halako mutil gazte kuadrillarekin ziur nago gora egingo dugula. Gainera, sukaldeko lanak eta arraunak badute lotura, talde lanak ekartzen baitu arrakasta”. Amenabarreko zuzendari Josu Astigarragak euren babesa bi urte baino gehiagotara luzatzea espero duela esan du; eta udalaren ordezkari gisa, Eneko Goia alkateak hartu du hitza: “Ez da meritu makala desberdinak elkartu eta proiektu komun bat aurrera ateratzea. Benetan desio dut legegintzaldi honetan zuek lortutako bandera bat ospatzea konstituzio plazan”. Gainera, klubeko bazkide egingo dela ere ziurtatu du alkateak. “Taldea gogor ari da lanean jasotzen ari den babes guztia eskertzeko”, ziurtatu du klubeko presidenteak.
Babesle nagusiez gain, baditu babesle txikiagoak ere Donostiarrak, eta bazkide kanpainarekin ere aurrera darrai. “Urtean 35 euroren truke bazkide egiteko aukera dago, eta bide onetik goaz”, argitu du presidenteak. Super Amarekin egindako kanpainaren bidez, 300 bazkide lortzekotan direla esan du Lopezek, eta orain, elkarte gastronomikoekin hasi dutela bazkide kanpaina berezi bat. Gainera, SShops Donostiarekin ere lanean ari omen dira.
Sendo hitz egin du Martin Berasategi sukaldariak,