(Argazkia: berabera.com)
Bera Bera Eskubaloiak 2015-16 denboraldian EHF Kopa lehiaketan parte hartzeko dokumentazioa bidali du, Espainiako Eskubaloi Federazioaren bidez, bertan parte hartzeko asmoz.
EHFk izen ematea berretsi eta gero, uztailaren 21ean egingo dute zozketa. Iazko irizipideak kontutan izanda, Bera Bera hirugarren txandan sartuko litzateke, azaroan. Hilaren 14an edo 15ean joaneko partida jokatuko luke, eta itzulera 21ean edo 22an. Kanporaketa gaindituz gero, final-zortzirenak 2016ko urtarrilaren 9 eta 16ra aurreratu dituzte.
Bera Berak 1993an egin zuen debuta EHFn, Kroaziako Zagreb taldearen aurka, eta ordutik, Europan bi aldiz baino ez du huts egin; EHF, Errekopa –Cup Winners Cup-, City Cup edo Txapeldunen Liga. Txapeldunen Ligako multzokako fasean aritu da Donostiako taldea, eta 2008ko Errekopan Errumaniako Brasov taldearen aurka finalerdietan aritu zen.