Epaitegien aurrean egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Madrilera lekuko gisa deklaratzera deitu dituzten senideei elkartasuna adierazteko, eta presoen eskubideen aldeko aldarriari zilegitasun osoa emateko, elkarretaratzea egin du gaur Etxeratek, Egiako epaitegien aurrean. Presoen eskubideen aldeko lanaren aurkako kriminalizazioa salatu du,
senide izatea ez da delitua leloarekin.
Hain zuzen ere, hamalau senidek deklaratu beharko dute gaur eta bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean. “Arrazoia? Azpimarratzen dugu: Oraindik ez dakigu”, salatu du Etxeratek. “Hasiera batean La Salve eta Intxaurrondoko polizia-etxeetan deklaratzeko zitazioa era irregular batean jaso zutenak 127 senide izan zirela gogoratu behar dugu. Zein da helburua? Bisitak zailtzea baino, asistentzia juridikoa zailtzea da helburua, biderazina egin arte. Hau Madrilera joatea suposatzen duen desplazamendua baino larriagoa da. Egiazki, senideen deklarazioak abokatuen aurkako akusazioa izateko baliatzea da jomuga, hori da susmatzen duguna. Senideak presoen aurka eta haiek beraiek presoen defentsarako konfiantza jarria duten pertsonen aurka erabiltzea. Beraz, zerbait larriagoaz ari gara hitz egiten: defentsa juridikoaren eskubideaz”, erantsi du presoen senideak biltzen dituen elkarteak.