Ttan Ttakun irratiaren 20. urtemuga festa
Donostiako irrati euskaldun libreak 20 urte bete ditu aurten, eta Guardetxean egingo du urtemuga festa, hilaren 11n. Bartzelonako Za! bikotea gonbidatu du festara. Baita Karkel ere bai. Teknomadak DJak goizeko lehen orduak arte egongo dira musika jartzen.
Egitaraua
20:00tan hasiko da festa zuzeneko emisioarekin eta irratiko DJekin.
21:30tan Afari herrikoia eta bideo emankizunak
22:30tan ilargi striptisa (oihalekin egindako performancea).
23:00tan Kontzertuak: Karkel eta Za!
Ondoren Teknomadak DJak 06:00ak arte.