GazteEkin jardunaldia egingo dute ostegunean, Kursaalen
Gazteak lanerako hartzera orduan bilatzen dutenari buruz hitz egingo dute zenbait adituk.
gazteei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du ostegunerako, uztailaren 16rako, Kursaalen. Hainbat adituk enpresek kontratatzerakoan bilatzen dutenari buruzko gakoak eta ohiko curriculumetik haratago hori nola islatu aztertuko dute. Halaber, hirian sortzen ari diren lan aukera desberdinak aurkeztuko dituzte, aldez aurretik itundutako lan elkarrizketak egingo dira, eta baita nazioartekotzeko Global Training beken hautaketarako prestatzeko tailerrak ere. Jardunaldi hau Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2015eko Planaren baitan kokatzen da, Donostiako Udalak bultzatua udal elkarte publikoaren bitartez.
Aurtengo GazteEkin jardunaldien egitura hiru bloke nagusitan antolatzen da. Sarrera doan izango da, nahiz eta aldez aurretik www.fomentosansebastian.org webgunean izena ematea gomendatzen duten. Lehenengoa, 9:00etan hasiko da eta hainbat gairi buruzko motibazio eta informazio hitzaldiak eskainiko dituzte.
Atseden hartu ondoren, bigarren blokea 11:00ak aldera hasiko da eta hiru gairen arabera sailkatuko diren hainbat talden ibilbidea egingo dute: Mugi zaitez! gunea proiektu estrategikoetan eta nazioarte mailakoetan esperientzia hartzera bideratuta egongo da. Gara zaitez! gunean Donostiako Sustapenaren Talentu Berritzailea programa aurkeztuko dute, proiektuak dituzten gazte gaituen kontratazioa enpresatan errazten duena eta harremanetan hasteko aukera eskaintzen duena. Hirugarren gunean, Ekin!, une honetan hirian sortzen ari diren ekiteko aukera desberdinei buruzko ikuspegi orokor bat emango da.
Donostia GazteEkinek azken bloke bat ere edukiko du, 14:00etan amaituko dena eta gai desberdinetara bideratuta egongo dena. Tartean, lan eskaintzei buruzko informazioa, lan elkarrizketak, networking, Global Training beketarako elkarrizketa prestatzeko dinamizazio-tailerra… Azken ordu horretan parte hartu ahal izateko, Donostiako Sustapenaren web orrian aldez aurretik izena eman beharko da.
Donostiako Sustapenak