Swing erritmoan dantzatu dira
Donosti Lindy Hop taldeko kideak dantzan aritu dira Jazzaldiaren Txikijazz jardueran.
Donosti Lindy Hop taldeko kide batzuk, dantzan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Ray Gelato musikaria ezaguna da jada Jazzaldian. Aurreko urteetan izan da jaialdian, eta aurten ere zuzenean aritu da Zurriolako terrazan. Gaur goizean kontzertu berezi bat eman du terrazan, haurrentzako emanaldi berezia baitzen, Txikijazz egitarauaren barruan egin du. Berarekin izan da agertokian
Claire Martin abeslaria, zazpi aldiz British Jazz Awards irabazi dituena. Festa honetan
Donosti Lindy Hop dantza taldea ere izan da. Zuzeneko swing erritmoan dantzatu dira terrazan.
TXIKIJAZZ EGITARAUA: