'Txanponaren alde biak'
Maixabel Gaztañagak Aste Nagusian gertatutakoari buruz idatzi zuen ‘Txanponaren alde biak’ iritzi artikuluan, Loretopetik atalean. “Hiria festa aurretik ertzainez leporaino betetzea eta egoera hau normaltzat jotzea ez al da festak politizatzea?”, galdetzen zuen Gaztañagak, Aste Nagusiko lehen igandean egindako manifestazioan gertatutako istiluen harira. Parte Zaharrean zegoen jende guztia susmagarri zen, beraz; denen aurka ekin behar zuten. Pilotak etengabe botatzen zituzten, jendea tabernetatik atera eta jipoitu egiten zuten, soinean ikurrina eramatea ere susmagarria zen… Hauek gertatutako adibide batzuk besterik ez dira. Garai berriak zaharrak ote?”.
Loretopetik: Maixabel Gaztanaga, ‘Txanponaren bi aldeak’ (2005-08-24)