Aste Nagusia hasi da!
Luis Mokoroak bota du urteroko kanoikada, Alderdi Ederren bildutako jendetzaren aurrean
Easo abesbatza eta Koruko Ama Birjinaren Eskola izan dira. Hain zuzen ere, bi elkarteek 75 urte bete baitituzte aurten. Beraz, aurtengo jaien hasieran, luxuzko abeslariek eta dantzariek bete dute udaletxearen aurrealdea. Omenduekin batera, udal ordezkariek ere abestu dute, eta tartean zen Eneko Goia alkatea.
Parte Zaharrean barrena aritu da Gastronomika elkarteko danborrada, orduerdi inguruz, Alderdi Ederrera iritsi aurretik, txistulariekin eta bandarekin batera. Txistulariak gidatzeaz, Onintza Mokoroa arduratu da, Luisen alaba. Zintzo zintzo ibili dira guztiak ere, eta behin jaiei hasiera eman ostean, berriro ere hiriko kaleetan barrena joan dira, kaleak alaituz.
Hasi da Aste Nagusia! Urtero legez, Artillero abestiaren doinuak eta kanoikadak eman diote hasiera hiriko aste luzeenari. Hain zuzen ere, Luis Mokoroa, Gastronomika elkarteko presidentea, arduratu da kanoiaren suziria pizteaz, 19:00etan, 23. urtez jarraian. Alderdi Ederren lehertu da jaia, donostiar eta bisitariz lepo zegoela.
Aurtengo omenduak