Zaku lasterketa bereziak egin dituzte (Argazkia: Estitxu Zabala)
Pirata txikiak ere festazaleak dira, eta ederki igaro dute goiza, Trinitate plazan. Hain zuzen ere, Kalepoza eta Pirata Bihurriak kofradiei esker, jolasean aritu dira bertaratutako haurrak. Kale Lagunak taldearen eskutik, hockeyean jolastu dute txikiek, eta bestetik, haurrentzako moldatutako herri kiroletan ere aritu dira: Txingak, lokotxak, zaku lasterketak, sokatira… denetarako tartea izan dute txikiek.