'Amets zirkoa salgai' antzezlanerako gonbidapenak ditugu!
IRUTXULOKO HITZArekin euskarazko antzezkiaz gozatu!
“Euskal Herrian zehar bira arrakastatsu bat egitea zuten amets, ehunka ikusle espero zituzten, txalo zaparradak entzuteko irrikitan zeuden… Baina bakarrik geratu dira. Zirkua salgai jarri dute, eta azken emanaldia prestatzera doaz…”
Ikuskizun berezi bat ikusteko prest zaude? Hurrengo astean Aldatzen Laguntzen konpainiak ‘Amets zirkoa salgai‘ antzezlana taularatuko du Viktoria Eugenia klubean. Umore absurdoa oinarri duen emanaldi ikusgarria galduko duzu?
Emanaldi hauetarako gonbidapenak ditugu:
Abuztuak 17 (22:30)
Abuztuak 19 (22:30)
Abuztuak 20 (22:30)
Abuztuak 21 (22:30)
Abuztuak 22 (22:30)
Gonbidapenak nahi dituzu? Idatzi irutxulokohitza@gmail.com helbidera, eta eman zure izen abizenak eta telefono zenbakia. Parte hartzeko epea: abuztuak 15. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra gure Twitter (@irutxulo) edo Facebook-eko (Facebook.com/irutxulokohitza) jarraitzailea izatea da!
Animatu eta parte hartu zozketan!
*Gonbidapenak Viktoria Eugenia klubean bertan jaso behar dira, emanaldia hasi baino ordu laurden lehenago.