Irailaren 9an Amara Bai auzo elkartearen egoitzan izango da 19:00etan.
Iñaki Egaña iaz, 1936ko gerran erresistentzian parte hartu zutenen omenaldian.
Iñaki Egaña historialari amaratarrak 1936ko gerrari buruzko hitzaldia emango du auzo elkartearen egoitzan (Amara kalea, 17). Irailaren 9an, asteazkena, izango da ekitaldia, 19:00etan. Gerrak Amaran izan zuen eragina eta urte haietan gertatutakoaz hitz egingo du Egañak. Iaz ere frankisten aurkako erresistentziari buruz hitz egin zuen auzoan, ibilbide gidatu batean. Felix Likiniano eta Kaxilda anarkisten omenez egindako ekitaldiaren harira 1936ko udan Amarako kaleetan gertatutako hainbat borroken azalpenak eman zituen.