Martutene eta Txomin Enean espazio berriak sortuko direla adierazi du PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok.
Abiadura Handiko Trenaren bide berriaren planoak aurkeztu dituzte. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
PSE-EEKo bozeramaile eta alkateorde
Ernesto Gascok eta Hirigintzako zinegotzi
Enrique Ramosek
AHTaren ibilbide berriaren planoa aurkeztu dute gaur. Eusko Jaurlaritzak bidali du bide berriaren proposamena, zinegotzien esanetan, trenbide berriak
Martutene eta Txomin Enean hainbat lur eremu libre utziko ditu, etorkizunean eraikitzeko aukera berriak eskainiz.
Gascok hiriaren garapenerako suposatzen duen aukera azpimarratu du prentsaurrekoan. Hala, trenbide berria ez da ibaiaren albotik igaroko, eta gune horretan garu egun dagoen trenbidea eraistea aurrikusten du proiektua. Ibilbide berria zabalagoa izango da,
AHTa eta trenbide sarea bilduko dituelako.
Gascok azaldu duenez, trenaren ibilbidea
Urumeako Autobideari itsatsia joango litzateke, eta ez Urumea ibaitik gertu jatorrizkoan dagoen bezala. “Honek auzoarentzat eta hiri guztiarentzat aukera berria suposatuko luke, lur sailak irabaziz, etxebizitza garapenetarako naiz lanpostu berriak sor dizakeen ekonomi iharduerak bulzatzeko.
Bestalde, auzoan
AHTk izan dezakeen eragina txikiagoa izango da Gascoren esanetan. Azkenik, oraingo trenbidea eraitsita hutsik geldituko liratekeen lur sailetan etxebizitzak eta espazio publikoak eraikitzeko nahia aipatu du: “Barkaiztegi, Martuteneko apeaderoa eta bertako Instituto zaharretik hasi eta Txominerarte zabalduko lirateke lur sail berri horiek; ia auzo berri bat sortuko litzateke, aukera berritzaile askorekin”.