Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, EH Bildu, Irabazi Donostia eta hainbat talde eta sindikatuk antolatu dute protesta 11:00etan, Kontxako hondartzan.
'Loreak', 'Lasa eta Zabala', 'Todo Sobre Mi Madre' eta 'Blancanieves' pelikuletarako egindako piezak interpretatuko dituzte, pantailan film horien irudiak proiektatzen diren bitartean.
Donostia Kulturako Arte Eszenikoen udazkeneko programazioa aurkeztu dute; guztira, 42 kontzertu, 16 antzezlan eta 9 dantza ikuskizun izango ditu.
Hilaren 5ean egitekoak ziren, baina Euskal Jaiak direla eta hurrengo astean egingo dute.