Axular Lizeoko haurrak, ikastolako sarreran. (Argazkia: Lide Ferreira)
Hiriko eskolak 2015-2016 ikasturteari ongietorria ematen ari dira egunotan. Gaur, adibidez, Aieteko Axular Lizeoko ikasleak hasi dira. 9:00ak baino minutu batzuk lehenago, adin guztietako haurrak bildu dira ikastolan. Autobusean, autoan edo oinez heldu dira haurrak, motxila bizkarrean zutela. Iritsi bezain laster, ikasle batzuk lagunengana hurbildu dira korrika, udan egin dituzten bidaiak eta jarduerak kontatzeko. Beste batzuk, ordea, ikasgeletara sartu baino lehen zituzten minutuak jolasteko baliatu dituzte. Liburu berriak ere begiratzen hasi dira haur batzuk, ikasturte hasierak dakarrenaren berri izateko. Bederatziak ikastolako ateak ireki dituzte eta, pixkanaka-pixkanaka, maila bakoitzeko ikasleak euren geletan sartzen joan dira, lehen egunari gogotsu ekiteko asmoz.