Tabakalera berritua, iruditan
Ofizialki ostiralean irekiko ditu ateak Tabakalerak; inaugurazio ekitaldia egingo dute ostiralean, 18:00etan.
Gaur eguerdian hedabideentzako bisita gidatua egin dute eta eraikin berrituaren hainbat atal erakutsi dituzte. Duela lau urte hasi ziren antzinako tabako fabrika zaharberritzeko lanak eta gaur ikusi ahal izan da lan hauen emaitza. Kultur proiektuaren atalak era mailakatuan irekitzen hasiko dira, baina asteburutik aurrera jada makina bat jarduera antolatu dituzte.