Hiriko saltokiek jantzirik dotoreenak erakutsiko dituzte igandean
Laugarren urtez 'Estilo SS' moda jaialdia egingo dute Nautikoko pasabidean.
SShop Donostiako kudeatzailearen esanetan, egun egokiak dira bertako diseinatzaileen lana erakusteko; “Zinemaldia garai egokia da hiria glamourrez betetzeko eta era berean bertako sortzaileen lana balioan jartzeko”.
Moda erakustaldia igandean izango da Nautikoko pasabidean, arratsaldeko 18:00etan. Bertan izango dira Nerea Garmendia, Oleo Moda, Dotore, Treboli, Eguzkilore, Zugasti Jantziak eta Nena esaterako. Zergatik jantzi dendak erakustaldi berezi bat egingo du, 15. urteurrena ospatuz. Musika ardatz hartuta prestatu duen jantzi bilduma erakutsiko dute.
Herritarren parte hartzea sustatzeko lehiaketa bat ere antolatu dute. 17:30etik aurrera photocall bat jarriko dute. Bertan argazki bat atera eta Instagram bidez parte har daiteke lehiaketan. Irabazleak 50 euroko txartel bat jasoko du hiriko saltokietan erabiltzeko.
Zinemaldiarekin bat eginez eta City Street Festival jaialdiaren baitan aurten ere moda jaialdi bat antolatu du SShop Donostiak. Igandean hiriko 13 saltoki bilduko dituzte Kaian, eta bakoitzak udazken-neguko denboraldirako eskaintzen dituen jantziak erakutsiko ditu.
Loudes Lazaro,