«Ez aurrera ez atzera doan harreman bat irudikatzen du»
Filmaren izenak bestelakoa iradoki dezakeen arren, ‘Pikadero’ ez da komedia «pikante» bat; Barbara Goenaga aktore protagonistaren ustez, «istorio samur bat da».
«Bikoteak ezin du minutu bat bera ere lasai egon bere intimitatean»Ausardiaz ari zarela… Proiekturen bat zuzentzea gustatuko litzaizukeela irakurri dut. Aspalditik daukat ideia hori buruan, baina ez dut denborarik. Gidoi batzuk egin ditut, serie bat ere sortu dut lagun batekin batera…. Denbora behar dut! Halere, ez daukat presarik. Oso gaztea naiz eta noizbait egingo dut. Baina egia da, nire lana une honetan antzeztea dela, eta proiektuak baditudala orain martxan. Momenturen batean asko gustatuko litzaidake zerbait zuzentzea. Egia da errespetu handia diodala profesio horri. Ni aktorea naiz, eta listo. Baina txikitatik mundu honetan hazi eta hezi naiz. Eskoziar bat euskarazko film bat zuzentzen, bi aktore euskaldun protagonista… Ezaugarri bereziak ditu filmak. Niri Ben Sharrock-en gidoi bat iritsi zitzaidan, euskaraz. Galdetu nion ea zergatik ez zuen gazteleraz edo ingelesez egiten, filmak zabalkunde handiagoa izan zezan. Deigarria iruditu zitzaidan eskoziar batek euskara hartzea lehen aukera gisa. Eta erantzuna asko gustatu zitzaidan: ‘Zergatik ez? Gaztelaniaz egiten badut, gaztelaniazko beste film bat da. Ingelesez milioika film daude munduan. Euskaraz egiten badut, kanpoan hizkuntza polit bat da, jende askok ez dakiena non kokatu’. Guretzat, euskararen zabalkunderako oso ona da, baina kanpotarrei ere ondo irudituko zaie, finean istorio unibertsal bat kontatzen duelako. Berak hori lortu nahi zuen. Ikusleek ez kokatzea inon filma.
«Horren gordin ikusi dugu dena, ausartago izatera behartu gaituela krisiak»Edinburgo eta Euskal Herria artean bizi omen da Sharrock. Bai, Ben-en neskalaguna euskalduna da, Igorren bizi dira baserri batean. Hemengo jendearen nortasuna ezagutzen du, eta hori islatzen saiatu da filmean. Filmeen hizkuntzari dagokionez, oso gaizki ohituta gaudela uste du Benek. Hemen bikoiztu egiten dira filmak, baina kanpoan azpidatzi egiten dituzte, eta jendeak normaltasun osoz ikusten ditu. Horregatik ez zaio iruditzen hizkuntza oztopo denik. Euskal Herriko paisaia ederrak erakusten ditu filmak, plano irekien bidez. Anboto, Igorre eta inguruko herri txikietan egon ginen filmatzen. Instagram-en jarri nituen irudi batzuk eta jendeak uste zuen Kanadan geundela. Nola da posible? Anboto ikusten zen atzealdean. Askotan hemengoak garenook, ez ditugu gure paisaiak kanpotarrek bezala ikusten. Bestalde, garrantzitsua da pantaila handi batean horrelako planoak erakustea, arnasa ematen baitio istorioari. Koldo Serra-ren ‘Gernika’ filmean ikusiko zaitugu laster. Orain muntaketa egiten ari dira, 3D formatuko irudiak dauzka. Hizkuntza aldetik ere oso ondo dago, euskaraz, ingelesez eta alemanieraz egiten da pelikulan. Maribel Verdurekin La punta del iceberg egin dut, eta hori ere 2016an aurkeztuko dute. Eta ETBn euskarazko umorezko telesail batean ariko naiz, aurten bertan.