Nosferatu zikloak Kieslowskiren film guztiak eskainiko ditu
Tabakalerako zinema aretoan zinemagile poloniarraren pelikulak ikusteko aukera egongo da.
Donostia Kulturaren webgunean eros daitezke sarrerak. Donostia Kulturako bazkideek %10 deskontua izango dute.
Ohiturari jarraituz, bi liburu argitaratuko dituzte zikloarekin batera: La doble vida de Krzysztof Kieslowski (Joanna Bardzinskak koordinatua, Poloniako eta Espainiako adituen ekarpenak hartzen ditu), eta Krzysztof Kieslowski. Halabeharra, etika eta bigarren aukera, Iñaki Lazkanorena. Gaiaren inguruko elkarrizketa sakona egin zion IRUTXULOKO HITZAk Lazkanori. Gainera, Okendo Kultur Etxean ere erakusketa bat zabaldu dute.
Hala, Krzysztof Kieslowski hiriko kultur protagonistetako bat izango da 2015ean eta 2016an, bere heriotzaren 20. urteurrena betetzen baita. Datorren urtean Donostiak kultura poloniarrari arreta berezia eskainiko dio gainera, Wrocław hiriarekin Donostiak Europako hiriburutza partekatuko baitu.
NOSFERATU ZIKLOA 2015.
Programazioa:
Zinemagile bati Nosferatu izeneko zikloa eskaintzen diote urtero Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak. Aurtengoan Krzysztof Kieslowski zinemagile poloniarra aukeratu dute, eta bere pelikula guztiak ikusteko aukera egongo da, Tabakaleran, lehen aldiz. Izan ere, orain arte Antzoki Zaharra izan da zikloaren erdigunea, baina aurten Tabakalerako zinema aretoan emango dituzte, urriaren 7tik datorren urteko maiatzaren 18a arte. Emanaldiak asteazkenetan izango dira, 20:00etan, inaugurazioa egunekoa izan ezik. Kronologikoki emango dute zuzendari poloniarraren lan guztia: 26 film labur eta 23 film luze.
Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gehienak gaztelerazko azpidatziekin, eta sei euskarazkoekin. Egun bakoitzerako sarrerak 3’50 euro balio du; eta ziklo guztirako txartela, berriz, 55 eurokoa da. Tabakalerako informazio puntuan, Antzoki Zaharreko eta Viktoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta
- Urriak 7, asteazkena. La doble vida de Veronica.
- Urriak 14, asteazkena. El tranvia, La oficina, A peticion del oyente, La fotografia, De la ciudad de Lodz, Fui soldado, La fabrica.
- Urriak 28, asteazkena. El pasaje subterraneo, El primer amor.
- Azaroak 4, asteazkena. La radiografia, Curriculum vitae, Leyenda.
- Azaroak 11, asteazkena. El hospital, El personal.
- Azaroak 25, asteazkena. Desde elpunto de vista de un portero de noche, La calma.
- Abenduak 9, asteazkena. Siete mujeres de diferentes edades, La estacion, cabezas parlantes, No lo se.
- Abenduak 16, asteazkena. Afizionatua.
- Urtarrilak 13, asteazkena. El azar.
- Urtarrilak 27, asteazkena. Una corta jornada laboral.
- Otsailak 3, asteazkena. Bukaera gabe.
- Otsailak 10, asteazkena. No mataras.
- Otsailak 24, asteazkena. Ez duzu maitatuko.
- Martxoak 2, asteazkena. Decalogo 1, Decalogo 2.
- Martxoak 9, asteazkena. Decalogo 3, Decalogo 4.
- Martxoak 16, asteazkena. Decalogo 5, Decalogo 6.
- Apirilak 6, asteazkena. Decalogo 7, Decalogo 8.
- Apirilak 27, asteazkena. Decalogo 9, Decalogo 10.
- Maiatzak 4, asteazkena. Hiru kolore: urdina.
- Maiatzak 11, asteazkena. Tres colores: Blanco.
- Maiatzak 18, asteazkena. Tres colores: Rojo.