Tokiko eragile eta enpresek bisitariei harrera egokia egiteko jardunaldiak hasi dituzte
2016ra begira, Donostiako Udalak abian jarritako Harrera Planaren baitan dago.
Harrera Plana aurkeztu zuten aurreko astean. Bada, gaurkoan, tokiko eragile eta enpresetako ordezkariak elkartu eta Planaren baitan dagoen formakuntzari ekin diote. Harrera Plana aurkezteaz gain, jardunaldien edukiak eta non izango dira azaldu diete.
Ernesto Gasco Merkataritza eta Turismo zinegotziak adierazi duenez, orohar, bisitariek oso nota altua ematen diete hiriari, eta kultur hiriburutzari begira, “bikaintasun” horrekin erantzuteko gai izan behar dute herritarrek. Horretan laguntzeko 14 jardunaldi antolatu dituzte. Gaurkoa lehenengoa izan da, eta hilabete honetan eta azaroan egingo dituzte ikastaroak. Aquariumean, Miramar jauregian, Ingurumen Baliabideen Etxean, San Telmo Museoan eta Donostia 2016 gunean izango dira.
Tokiko eragile eta enpresak zazpi alorretan banatu dituzte: ostalaritza, merkataritza, zerbitzu publikoak, ostatuak, garraioa, aisialdi guneak eta herritarrak. Arlo bakoitzak bere gida izango du. Bakoitzaren beharretara egokitutako gida izango da, eta bezeroen arretan arrakasta izateko gakoak azalduko dituzte.
Bisitariei “harrera egokia eta atsegina” egiten ikasteko