Martutene ere jai giroan murgilduko da, gaurtik hasita
Auzoko festak astelehena bitartean ospatuko dituzte. Jarduera ugari eta mamitsuak antolatu dituzte astebururako, Pilar egunean egin ohi duten Sagardo Egunari itxaron beharrik gabe.
Amara Berrin ez ezik, Martutenen ere murgilduko dira festetan asteburuan, Pilar egunaren bueltan ospatu ohi dituzte auzoko jaiak. Gaur arratsaldean hasiko dute jaietako egitaraua, 16:45ean txupina piztu ondoren. Dena den, egun handia astelehenean izango da, urriaren 12aren etorrerarekin; Sagardo Eguna egingo dute, besteak beste.
Gaurko egunari dagokionez, txupinaren ostean,txikienek lasterka egin beharko dute Sorginzulo plazatik ikastolako jolastokiraino, entzierroan. Eta ondo pasatzeko hainbat jarduera egiteko aukera izango dute ondoren: puzgarri erraldoia, pista amerikarra, jaietako txanoa kustomizatzeko tailerra, askaria… Musikarekin bukatuko dute eguna, haur zein helduentzako abestiak jarriko dituen DJ saio batekin.
Larunbat goizean, Gorriti eta bere animaliak iritsiko dira Martuteneko parkera, 10:30ean. Eguerdian, 13:00etan, El Pilar gastronomia elkartearen laguntzarekin, marmitako dastatzea prestatukodute parkean.Bazkal ondoren, puzgarriak, mus txapelketa,futbolin txapelketa, askaria haurrentzat… ez da aspertzeko denborarik izango. Arratsaldean, Zozongorekin batera batukada egingo dute auzotarrek, eta, ondoren, Egan taldeak kontzertua emango du. Igandean, Añorgako erraldoi eta buruhandiak etorriko dira Martutenera. Eguerdian herri bazkaria prestatuko dute ikastolako jolastokian. La Jodedera musika taldeak girotuko du. Arratsaldean, Nafarroako Motxila 21 rock bandak joko du zuzenean, 19:30ean. Gauean, musika gehiago, eta rock gehiago: Cero a la izquierda eta El Drogas ariko dira zuzenean.
Pilar egunean, astelehenean, herri krosaren XXIV. ekitaldia egingo dute goizean; eta eguerdian, Sagardo Eguna ospatuko dute.Bakailaoa pil pil erara prestatzen onena nor den erabakitzeko ordua helduko da ondoren. Arratsaldean, magia ikuskizun batekin gozatzeko aukera izango dute denek, eta, gauean, Astondoa pirotekniaren suekin bukatukodirajaiak