Igandera arte jai giroa izango da nagusi auzoan.
Paella txapelketak usain ederra zabaldu du jai gunean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Amara Berrin ez daude geldik egoteko gogoz. Auzoko jaiak indartu dituzte aurten, eta Olaeta plazako jai gunean etengabekoa da festazaleen mugimendua. Paella txapelketak elkartu ditu lagun gehien larunbat goizean, usain ederra zabalduz auzoan barrena. Hainbat lagunek euren abileziak erakutsi dituzte, ahalik eta paella goxoena prestatzeko asmoarekin. Aldi berean, guarrindongada txapelketa egin dute haurrek, eta mojitoa edatera ere ausartu dira batzuk.
Bertso saioa, haurrentzako jokoak eta tailerrak, elektrotxarangak, zuzeneko musika (Physis Band, The Groove Girls eta Ingo Al Deu)… jaiek ez dute etenik izango asteburuan. Igandean bukatuko dira jaiak, eta egitarau zabala prestatu dute: goizean giza proba Astigarragako Emarri taldekoen eskutik, ondoren, herri bazkaria, bertsopiropoteoa eta DJ Puntx.