Kortxoenea eraistea jabearen erabakia dela dio udalak
Kortxoenea botatzen ari dira.
Udal gobernuak ohar baten bidez jakinarazi du Kortxoenea eraistea jabearen erabakia izan dela. Gainera, aurreko legealdian onartutako hirigintza plan baten ondorioz jabeak horretarako eskubidea duela gogoratu dute.
Udal teknikariak gaztetxean izan dira, eta hesia baldintza onetan zegoela baieztatu ondoren, eraisketa lanen etenaldia kendu eta enpresaren arduradunei jakinarazi diete. Hortaz, dagoeneko
Udal gobernuaren arabera, irailean hasita, hainbat bilera egin dituzte Kortxoeneako kideekin, eta argi eta garbi adierazi diete beti, “ezinezkoa dela eraikinaren eraistea ekiditea, baldin eta jabeak hala eskatzen badu”. Era beran, bileretan hainbat aukera aztertu dituzte Groseko gaztetxeko jarduera mantentzeko, baina momentuz ez dute irtenbiderik aurkitu. Dena dela, udal gobernua prest agertu da irtenbideak bilatzen jarraitzeko, betiere, eragileekin elkarlanean.
Kortxoenearen erabiltzaileen beharrak ezagutzen dituela dio udal gobernuak, eta kontuan izango ditu beste aukerak bilatzeko orduan, beste hainbat talde eta elkarteren eskaerekin batera.